XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sindikalgintza nekazaritzan

Lantxo honekin gure sindikalgintzari gainetiko begirune bat egin nahi diogu.

Peninsula guztiko herrialde gehienetan bezala, gure Euskal Probintzietan ere 1977. urtea da baserri sindikalgintzaren piztuera.

Itzalguneak atzean utziz auzunaz-auzuna gure sindikatuaren gurdia martxan jartzen dugu poliki poliki.

Urte hontako Otsailean bide zabal guztiak traktorea bete genituen, formalki lehendabiziko protesta orokorra eginez.

Honela lortu zen nekazariak bat egitea, elkarrekin aurkituz indarra zutela konturatu baitziren.

Hona hemen konfederakuntza bat, hiru herrialdeek sorturiko E.H.N.E.-U.G.A.U. (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) izenarekin 1981.go Maiatzaren 29-an legalizatua.

Baina, zeintzuk dira sindikatu baten zereginak?

Egia da sindikatu kezkati bat behar dugula, arduratsu bat, ogibide bardineko jendearen elkarte bat izango dena, ez da inoiz izango derrigorrez egindako elkarte bat, nahi dutenen artean eratutako elkarte bat baino.

Sindikalgintzan ari den nekazariak ulertu behar du bere eta bere sindikatuaren lanari esker lortzen diren abantailak, eta ez bakarrik sindikatu horren partaideentzat nekazari guzientzat baino.

Amildegi batera eror ez dadin, sindikatu batek bere lanak ongi bete behar ditu: Nekazaritzatik bizi den edozein emakume edo gizonen problemak soluzionatzen ahalegintzea litzateke behin behineko lan bat baina ez bakarra.

Baserriaren, nekazaritzaren jarraipena bilatzea ere.

Nekazariaren irakaskintza, baserrietako komunikabideak edo komunikazio-eza, nekazaritzaren informazio-eza, bizitza-nibela.

Hitz gutxitan esanda, nekazaritzari dagokion guztia.

Orain arte traba erorgun nahiko izan dugun arren, aurrera goaz.

Nekazarien problema guztiak konponduta ikusten dugun egunean, bedeinkatuak geure begiak.